2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Euskarazko jainkotasunaren izenak: zonaldeko kultura eta ekonomia aberastasun iturria.

Koldo Colomo

Euskararen presentziak milaka urteko ibilbide luzea du gure ibarretan. Horren lekuko argienak toki, mendi eta ibai izenak ditugu. Hala ere, kasu gehienetan izen mota hauek bi mila urte inguru irautea ez da erraza. Alabaina, harrietan zizelkaturik beste izen misteriotsu batzuk ditugu Nafarroako erdiko zonaldean, Erroma garaiko euskaldunek utzi zizkigutenak, hain zuzen ere, gizabanako izenak eta jainkotasunen izenak. Lehenengoak, antroponimikoak edo pertsona izenak izanik, Akitanian, Aragoin, Sorian eta Araban egoteaz gain Nafarroan zenbait tokitan topatzen ditugu, besteak beste, Ummesahar, Agirseni, Abisunhar. Horretaz gain iberiar izenak euskara moduan ahoskaturik ere baditugu gertu, esaterako, Urchatetelli Andelon. Hilarrietan agertzen diren pertsona izenez aparte bereziago eta berezkoa den fenomeno bat agertzen zaigu Nafarroako erdi aldean; jainkotasunen izenak. Fenomeno honek, gainera, euskal sinesmenen berri ematen digu, hots, I. eta III. mende bitartean bizi ziren euskaldunek zeri edo nori egiten zioten gurtza jakin genezake eta euren kosmobisioaren nondik norakoak.

2012(e)ko uztailaren 22(a), igandea

Txoria Garestik aldendu zenekoa edo munduko aniztasunaren galera

Koldo Colomok idatzitako artikulua

Zer da hiztun komunitate batek galtzen duena hizkuntza galtzen duenean? Behin baino gehiagotan nire buruari galdera hau egin diot. Fenomeno hau XIX. mendearen bigarren erdialdean gurean gertatu bada ere, inork ez du aztertu euskararen galerak zer ondorio ekarri zituen. Ez da kontu erraza jazotako galeraren tamainaz jabetzea, ezta galerak ekarri zuen desoreka sozialaz, kulturalaz eta sikologikoaz ere. Urte askotan zehar Izarbeko herritarrok uste izan dugu hemen ez zela inoiz euskaraz egin, batzuek oraindik orain kolokan jartzen jarraitzen dute errealitate hori euskararen presentziari garrantzia kendu nahian. Zoritxarrez amnesia hau pentsamendu politiko baten ondorioz zabaldu zen, identitate bat ezabatu nahian.

2012(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

Martín Ximenez de Benegorri XVII. mendeko Garesko elizetako bikario euskalduna

Koldo Colomok idatzitako artikukua

Trentoren kontzilioak eliza katolikoari haize berritzaileak eman zizkion. Europan sortzen ari ziren mugimendu protestanteen zabalpenari aurre egiteko beste jokamolde baten beharra zuen elizak. Trentok ezarritako aldaketek errenazimenduko kultur kutsu nabarmena zuten eta gizalaguna, formakuntza edota tokiko hizkuntzen erabilera ezinbestekoak ziren modu ulergarrian zabaltzen ahal izateko katolizismoaren doktrina.

2011(e)ko uztailaren 20(a), asteazkena

Gares. Historia de un topónimo

Artículo publicado en la revista Fontes Linguae Vasconum.

 

Al final del artículo se realiza una relación de los datos encontrados con posterioridad a su publicación.

 

Koldo Colomo Castro
Fernando Pérez de Laborda
2011

En este artículo hemos recogido los datos históricos que hacen referencia a la palabra Gares para poder dar una visión histórica del topónimo vasco de Puente la Reina, localidad de Navarra, y en particular, de las personas que lo utilizaron y sus motivaciones. Los datos nos transportarán a un periodo que comienza en época medieval y finaliza en los comienzos del siglo XXI.